Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ROSVITA. TEATRO-LANAK. X. MENDEKO GANDERSHEIMEKO E
Título:
ROSVITA. TEATRO-LANAK. X. MENDEKO GANDERSHEIMEKO E
Subtítulo:
Autor:
SAN JUAN MANSO, ENARA (COORD)
Editorial:
EHU EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Año de edición:
2024
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9082-792-5
Páginas:
158
Disponibilidad:
En Stock
18,00 € Comprar

Sinopsis

Rosvita elizemakumea -«Gandersheimeko Aldarri Indartsua»- Gandersheimeko beneditar abadian bizi izan zen, X. mendean. Oro har, ez daukagu datu zehatzik haren bizitzari buruz; hala ere, litekeena da Saxonia Behereko familia noble batean jaio izana eta umetan heldu izana Gandersheimera. Bertako maistren gidaritzapean, autore klasikoen eta kristauen testuak irakurri zituen, eta, sei teatro-lan ez ezik, zortzi legenda eta bi historia-lan ere idatzi zituen. Teatro-lanak dira, aditu askoren ustez, Rosvitak literaturaren historiari egindako ekarpenik originalena. Santuen eta martirien legendetan irakurritako istorioen berri ematen du bertan, baina estilo dramatikoan; alegia, elkarrizketa-eran. Lanotan, nola edo hala, gizonei aurre egiten dieten emakume garbiak gailentzen dira, eta, testu horien bidez, Rosvitak Terentzioren komedien ordezko irakurgaiak eskaini nahi zizkien orduko irakurle kristauei. Besteak beste, ezagutzen dugun lehen teatrogile kristaua da Rosvita, bai eta Erdi Aroko Europan emakumearen irudi literarioa aldatzen saiatu zen lehen poeta ere.