Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

SAHARA HERRI BAT ERRESISTENTZIAN
Título:
SAHARA HERRI BAT ERRESISTENTZIAN
Subtítulo:
Autor:
BERASAIN TRISTAN, KRISTINA
Editorial:
ELKAR,S.A.
Año de edición:
2023
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-1360-348-3
Páginas:
252
Encuadernación:
Otros
Disponibilidad:
En Stock
17,50 € Comprar

Sinopsis

Mendebaldeko Saharakoa ahaztutako eta isilarazitako gatazka da. Hamasei urteko gerraren ostean eta ia hiru hamarkadako su-etenaren ostean, sahararrek berriz ere armak hartu dituzte. Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia izan zen, 53. probintzia, baina frankismoak ez zuen behar bezala amaitu deskolonizazio prozesua. Traizioen kateaketa etengabea da orduz geroztik. Marokoren okupazioak munduko harresi luzeenaren bi aldeetan banatuta bizitzera behartu ditu sahararrak; batzuk jazartuta bizi dira eta beste batzuk errefuxiatuta, basamortuen basamortuan. Fronte Polisarioa, klandestinitatean sortu zen askapen mugimendu nazionalak, estatu bat eratu du erbestean. Liburu hau kazetaritza kronika bat da. Kristina Berasainek modu erraz bezain sakonean kontatzen du ahanzturara kondenatutako herri honen borroka, bertatik bertara, sahararren kontakizunak eta lekukotzak, historiaren pasarteekin tartekatuz. Lurralde okupatuetako eta kanpalekuetako sahararrak gerraz, errepresioaz, heriotzaz eta erbesteaz mintzatzen dira, baina okupazioa hasi zela 50 urte betetzear daudenean, ez dute independentzia eskuratzeko eta jaioterrira itzultzeko itxaropena galdu. Sahararra bere nortasunari, duintasunari eta erresistentziari eusten dion herria da.