Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

SCOTT BARBERENAREN BIZITZAKO LEHEN PAUSOAK
Título:
SCOTT BARBERENAREN BIZITZAKO LEHEN PAUSOAK
Subtítulo:
Autor:
ARISTI URTUZAGA, PAKO
Editorial:
ELKAR,S.A.
Año de edición:
2011
ISBN:
978-84-15337-14-0
Páginas:
72
Encuadernación:
Cartoné
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
17,80 € Comprar

Sinopsis

Scott Barberena bakarrik dago bere gelan; ahulak ditu hankak, eta ezin du handik mugitu; gainera, aita etxetik betiko joan dela uste du. Bere gelako gauzekin hasiko da orduan tratuan (erloju batekin aurrena, eta ondoren beste hainbat izakirekin: gizontto bat, itsasontzia itsasargi bat, kandelak, paperezko kaio bat...), eta denen artean plan bat egingo dute, itsasoratu eta Scotten aitaren bila joateko, Pernambucora.

Istorio berezi eta sentibera ondu du Aristik: fantasiara hegan egiten duena, baina oina errealitatetik guztiz apartatu gabe; amets gisako denbora-pasa dirudiena, baina hainbat gairi buruz gogoeta egiteko balio duena: hala nola, garaile izatea edo derrotatua izatea zer den gizartearen begitan eta zer den benetan; irudimenaren indarra; gaixoaren errealitatea... Hori guztia, betiere, istorio bixi eta jostagarri baten bitartez, eta bixitasun hori, jostagarritasun hori, azpimarraturik geratzen dira Zumetaren irudi koloretsuei esker. Izan ere, luxu bat da, liburuaren barruan artista usurbildarraren hainbat koadro etxera eraman ahal izatea.