Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

SEMEARENTZAKO POLITIKA
Título:
SEMEARENTZAKO POLITIKA
Subtítulo:
Autor:
SAVATER, FERNANDO
Editorial:
ARIEL,EDITORIAL
Año de edición:
1998
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-344-1178-4
Páginas:
240
Encuadernación:
Otros
Disponibilidad:
Sin existencias.
Colección:
VARIAS
10,00 € Comprar

Sinopsis

Gazteek gaur politikaz paso egiten dutela esaten da maiz. Baina gaur gazte batek zer daki, bada, politikaren inguruan? Prentsak zabaldutako eskandaluez, alderdiek elkarri jartzen dizkioten zangotrabez, eta demagogoen hitzaldi sutsuez gain, ezer gutxi daki gai horretaz. Ez bide da interesekoa gazteek erakunde demokratikoen jatorri historikoa eta beraien esangura ikas dezaten; zein erlazio-motak lotzen dion gizabanakoa bere taldeari edo berorren aurka jartzen duen; zer esan nahi duen askatasun politikoak, zeintzuk diren berdintasunaren tankerak, nolako elkartasuna irriki dezakegun. Gazteak, politikarien begietan, kanoi-gaia edo boto-gaia dira: aberriaren alde hiltzen uzteko nahiz beraren izenean iruzurtzen uzteko beste adinera iristen ez diren artean, ia-ia inor ez da arazotzen gazteen heziera politikoaz. Liburu honetan, pentsaera politikoaren gai diren funtsezko auziak plazaratu nahi dira modu oinarrizko baina zorrotz batera, hala ikuspegi teorikoan nola praktikoan. Semearentzako etika bezainbesteko xalotasun, argitasun eta umoreaz idatzirik -europar eta amerikar hainbat herrialdetako jendeak horren abegi beroa egin dioten liburua alegia-, esku arteko liburu hau irakurlego-mota berberara zuzentzen da. Gizarte-antolaketek dituzten funtsak ditu hizpide, baina hurbileko arazoak ere mahaigaineratzen ditu, esaterako, militarismoa, ekologia, ustelkeria politikoa, arrazakeria, nazionalismoa, etab... Fernando Savater Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean da filosofia-irakasle eta saiakera, narrazio eta antzertizko berrogei liburu baino gehiagoren egile. Orain duela gutxi, El valor de educar eman du argitara Arielen ere, hezieraren gai erakargarria ulertzeko giltzarriak maisutasun eta ausardiaz dakartzan lana, hain zuzen. 1982an Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen saiakeraren modalitatean.