Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

SORTZEAREN EZTANDAK
Título:
SORTZEAREN EZTANDAK
Subtítulo:
Autor:
SOUBELET, XABIER "XUBILTZ"
Editorial:
ELKAR,S.A.
Año de edición:
2016
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9027-554-2
Páginas:
264
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
19,00 € Comprar

Sinopsis

Eleberri batean, kreazionismoa eta eboluzionismoa parez pare ezartzea ez da txantxetako afera, are gehiago, umorezko
probokazione batez, bat bestearentzat aurkari amorratuak direnei irriño bat egitea. Alde batetik, Darwin eta bere
zerbitzari fedegabeak, bestetik Jainkoa eta bere morroi leialak, eta itxurazko guduka bortitz horren erdian,
"Sortzearen eztandak" munduaren kreazioaren galderara nolazpait hurbiltzen da, bakoitzak dituen kontraesanak azpimarratuz.
Zientziaren deskubrimenduek erlijioak zalantzan ezartzen dituzte, bereziki munduaren sortzeari dagozkionak, eta ezin
ukaturiko Big-Bangak Adan eta Ebari gaina hartu dien bezala, Jainkoak Big-Banga sortu omen duela dio, etsiturik,
elizak eta horretan dago gaurko eztabaida. Non gelditzen dira, bada, irudi bat baizik ez badira behintzat, Biblian
dagerten "lehen gizon-emazteak", munduaren hastapenean izan omen ziren israeldarrak, Adan eta Eba, Noe, Moises,
Abrahan eta besteak, horiek baino aise lehenago giza-erektus, habilis eta sapiens izan zirela jakinez?
Edeneko ipuina idatzi zenean, orduko gizartea baizik ez zuten islatu, gaur egun ezagutzen diren aitzinamendu zientifi
koak ezezagunak baitzituzten. Jainkoaren funtsean mehatxuek eta mendekuek leku hauta bat izan dute eta gizona izan
den ikasle trebeak, mendez mende, emaztea gizarte ohitik baztertu ondotik, haren izenean desmasia gogorrak egin
izan ditu, egiten eta eginen ditu oraino. Gure mundu ezagunetik kanpo hala ote da ere? Bizigarri litezkeen urruneko
planetetako bizia lege berdinez osatuta ote da? Eta zer litzateke mundua emazteen eskutan egon izan balitz? Agian
etorkizunak aitortuko digun sekretuetatik bat dugu, hemen, hor, han?