Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

SUKALDEAN ITSUAN - LEIOAKO OSTALARITZA ESKOLA
Título:
SUKALDEAN ITSUAN - LEIOAKO OSTALARITZA ESKOLA
Subtítulo:
Autor:
LEIOAKO OSTALARITZA ESKOLA
Editorial:
AIZKORRI
Año de edición:
2007
Materia
COCINA - GASTRONOMIA
ISBN:
978-84-8263-907-9
Páginas:
144
Disponibilidad:
Sin existencias.
Colección:
VARIAS
19,00 € Comprar

Sinopsis

SUKALDEAN ITSUAN sukaldaritza egiteko era ezberdin bat erakusten duen lan bat da, itsuen taldeari eta ikusizko erreferentzia mugatuak dituztenei batez ere egokiturik dagoelako. Lan honen ideia Bizkaiko ONCEri dagokio, honek planteatu baitzuen bi sexuetako euren kideei zuzenduriko sukaldaritzako ikastaro bat egitea, eta asmo horrekin harremanean jarri baitziren Eskolako arduradunekin. Eskatzen zigun lankidetza ez zen erraza, baina, bestalde, esan dezakegu guztiz liluragarria zela. Aplikatu beharreko irizpideei buruz balorazio ezberdinak egin ondoren, ondorio honetara heldu ginen, hots, talde hori sukaldaritzan aritzeko era seguru, funtzional eta errazena mikrouhina erabiltzea zela, aparatu hori erabiltzen ikasi genuenean benetan harrituta, baina onerako, geratu baikinen bere prestazioekin.



Helburua, errezetategi funtzional bat egitea zen; beraz, gure inguruko etxeetan egunero egiten diren plateren aldeko aukera egin genuen, baina, hala ere, jaiegunetako errezetatarantz labankada banaka batzuk izanda. Jakina, errezetek Euskal Sukaldaritzako errezetategi tradizionalaren parte bat bildu behar zuten. Beraz, liburu honetan denetarikoak aurkituko dituzu: errusiar entsalada klasikoa, mota ezberdinetako entsalada epelak, babarrun edo indaba gorriak, patatekin eta barazkiekin egindako lapikokoak, arrozak, arrainak (esaterako legatza saltsa berdean, edo bakailaoa Bizkaiko erara eta pil-pilean), haragi gisoteak, hegaztiak eta esneaz egindako postreak (adibidez, arroz-esnea, natillak, flanak) eta mota ezberdinetako tartak: sagar, mertxika, madari, etab.; eta, amaitzeko, gozokien errezetak eta horien artean falta ezin den bat: txokolate-trufena.



Lanak bilatzen zuen helburua bete dugunean konturatu gara errezetategi honek erabilgarritasun handia izan dezakeela baita familiatik independizatzen diren gazteen artean eta ikasturtean zehar autonomo edo independente pisuetan bizi diren ikasleen artean ere, sukaldaritzan aritzeak konplikazio larregi duela usterik sukaldaritzan aritzeko ohiturarik ez duten horien artean. Eta, nola ez, mikrouhin-labea duten, baina esnea berotzeko baino erabiltzen ez duten horientzat guztientzat ere aukera on bat izan liteke tramankuluaren prestazioak gehitzeko.