Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

TXANTON GARROTE
Título:
TXANTON GARROTE. AGERTOKITIK JAITSI ZEN EGUNA
Subtítulo:
Autor:
ARANBARRI, IÑIGO
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2016
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-7681-932-6
Páginas:
128
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
13,00 € Comprar

Sinopsis

Jaioterriko bi gertaera hartu ditu Iñigo Aranbarrik saio honen abiapuntutzat: Peñaflorida kondearen "El borracho burlado" operaren estreinaldia eta 1766ko apirileko matxinada. Gure historiako bi koska, interes desberdinak tarteko, elkarrengandik bereizita eman zaizkigunak, eman zaizkigunean. Baina ez bien arteko loturarik ez dagoelako. Garai bera, gizarte bera, jende bera baita agertokian barregarri erakutsi eta urtebete pasatxora gosearen beldur eta bidegabekeriaz nazkatuta Azkoitiko eta Azpeitiko kaleetara ateratzen dena. Aurten dira 250 urte.

Orain arte isil-gordean egon den agiri asko aurkituko du irakurleak hemen. Kondearen operako protagonista den Txanton Garrote agertokitik jaitsi eta egilearen solaskide bihurtuta, klasismoak gure teatroan zer bide hartu duen erakutsiko zaio orriotan barrena dabilenari. Begien bistan izan dituen kasualitateekin harrituko da. Dokumentazio historikoa dago baina ez da historia saiakera. Peñafloridaren obra aztertzen da baina ez da entsegu literarioa. Liburuari hitzaurrea egin dion Jose Luis Otamendik dioen bezala, akademizismotik urrun, «ezohiko artefaktu literarioa» da Aranbarrirena, «doia, neurtua eta suharbera».