Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

94 artículos

en total 1.621,72 €

TXANTXETAN ARI ZARA TANNER JAUNA
Título:
TXANTXETAN ARI ZARA TANNER JAUNA
Subtítulo:
Autor:
DUBOIS J.P.
Editorial:
ALBERDANIA - IRUN
Año de edición:
2007
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-96643-89-5
Páginas:
168
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
Colección:
VARIAS
17,00 € Comprar

Sinopsis

Kontakizun bizkor umoretsu honetan gertatzen dena gutako edonori gertatu zaigu noizbait.

Paul Tanner-ek bizitza lasaia darama telebistarako dokumentalak egiten. Halako batean, ordea, oinordetzan etxe zahar bat egokitu zaio. Orduan hartu du bere bizitzako erabakirik zorigaiztokoena: bere etxea saldu eta oinordetzakoa eraberritzen hasiko da.

Eraberritze lanak hasterako infernu txikia bihurtu zaio bizitza. Hasi eta bi astera, hasi zenean baino okerrago dago. Infernuaren ahoa zabalduz joan zaio.

Han hasi zaizkio banan-banan pasatzen gremioetako langile guztiak: Igeltsero pitzatuak, sabaigile gaizkileak, argiketari zoroak… Ematen du elkar hartu dutela denok Tanner jaunari bizitza hondatzeko.

Izan ere, ez dago gauza izugarriagorik, etxea eraberritzen hasi, han lanean ari zaizun langileari zerbait eskatu eta harridura aurpegia jarrita “Txantxetan ari zara, jauna?” erantzuten dizutean baino.

“Langile batek esaten badizu hormaren kontra joko duzula, ondo daki zer ari den esaten. Nik ez nuen, ordea, ezer entzun nahi, ez nuen ezer jakin nahi aurrean nuen hondamendiaz, ez eta dagoeneko zelatan neuzkan filibusteroez ere”. J-P. D.