Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

URRUTIKO ESTANPETAN
Título:
URRUTIKO ESTANPETAN
Subtítulo:
Autor:
ITURBIDE MENDINUETA, AMAIA
Editorial:
BETA EDICIONES
Año de edición:
2020
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-17634-35-3
Páginas:
152
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
15,00 € Comprar

Sinopsis

"Urrutiko estanpetan" izeneko narrazio liburua izenburuak berak dioenez, batetik, giro irreal eta fikziozkoan murgiltzen da maiz eta, bestetik, batez ere mundu artistikoan ezaguna den estanpa hitz polisemikoari eusten dio. Horrela kobazuloetako estanpekin, estanpa japoniarrekin, oihal zein jantzi estanpatuekin eta estanpa musikalekin topatuko gara edota Stampa izeneko narrazioan Giacomettiren unibertsoa gogoan edukiko dugu.
Gaiei dagokienean, errealitatearekin batera ametsak eta lokamutsak daude eta aurkiarekin batera ifrentzua, bizitzaren ikuspegi osoa (liluragarria bezain mingotsa) azaldu nahian. Fikzioa gai gisara ere une askotan dago, baita patuarena eta oroimenarena (historikoa barne). Pertsonaiei dagokienez, batzuk laster identifika ditzakegu izen-abizenak dauzkatelako, beste batzuk, berriz, anonimoak dira, baina hala ere estanpatuta eta markatuta daude arketipoen bidez. Horrela orrialde horietan zehar, besteak beste, desagertuak, bakartiak edo erbesteratuak antzemango ditugu. Giro horretan sinboloekin topatuko gara, nagusiena lainoa delarik, zeinak ikusezintasunaren arloraino eramaten baikaitu bizitza interpretatzeko bere begirada jakintzaz betea dela medio. Horretaz gain, hitz-jokoek eta kontzeptuek berebiziko papera jokatzen dute euren funtzio sintetikoaren bitartez.

Otros libros del autor