Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

XABIER LETE - ABERRIAREN POETA KANTARIA
Título:
XABIER LETE - ABERRIAREN POETA KANTARIA
Subtítulo:
Autor:
GURRUTXAGA, ALEX
Editorial:
ALBERDANIA - IRUN
Año de edición:
2020
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9868-622-7
Páginas:
262
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
En Stock
18,50 € Comprar

Sinopsis

Liburu hau gonbita bat da Xabier Leteren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzeko. Xabierren poemak irakurtzeko edo berrirakurtzeko gonbita. Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzen dituela uste duenak ezagutzen ez zuen informazio asko eta sorpresa ugari jasoko du, eta Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa gutxiago ezagutzen dituenak, aldiz, bertan bilatuko du euskal olerkigintzaren mugarri argienetako baten ibilbide publiko zein pribatuagora hurbiltzeko zurubia. Kasu batean zein bestean, olerkari bakan baten lan poetikoari buruzko goi mailako saiakera bat gozatuz. Horixe baita, batez ere, Alex Gurrutxagaren saiakera: joria eta bizia, gozatuz eta gehiagoren egarriz irakurtzen dena. Begiak eta adimena katibatzen dituena.
Liburu hau gonbita bat da autore gazte baten lehen lanaren maila heldua ezagutzeko, haren jakituria eta informazioaz harritzeko, haren hizkera efikaza gozatzeko. Ohiko prosa akademikotik urrun, eskuetan duzun liburuak garbi uzten du posible dela saiakera jaztea tonu grisetik haragoko bizipozezko koloreekin.
Liburu hau opari bat ere bada, Xabier Lete eta haren poesia maite ditugunontzat bezala Lete eta haren poesia ezagutzen ez duten belaunaldi berrientzat.