Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ZAINDARI IKUSEZINA
Título:
ZAINDARI IKUSEZINA
Subtítulo:
Autor:
REDONDO, DOLORES
Editorial:
EREIN
Año de edición:
2013
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9746-793-3
Páginas:
480
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
En Stock
18,50 € Comprar

Sinopsis

Ez zaio eleberriari intrigarik eta misteriorik falta. Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, eleberriak aurrera egin ahala, hil ala bizikoa gertatuko zaio Amaiari bere iraganarekin, eta iragana esaten dugunean, amarekin, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea.
Alde horretatik begiratuta, detektibe nobela honek, edo polizia nobela honek, badu dimentsio psikologiko nagusi bat ere bere tramaren garapenak argitu beharko duena.
Amaia Salazarren amak fijazio gaiztoa du alabarekin, eleberriak aurrera egin ahala haurtzaroko oroitzapenen bidez berreskuratuko da harreman gaizto horien nondik norakoak. Jakina, familia bera da lehen kaltetua. Honetaz ere luze jardungo du nobelak.
Baina etor gaitezen intrigaren hariak eta gertaera nagusietara. Zergatik neskak, eta beti ere nerabeak? Galdera horien erantzuna ikerketak eta hiltzaileak berak emango du. Hiltzailearen koadro psikologikoak emango du izakera maniakoaren berri.
Eleberriaren hirugarren baliabide nagusia mitologia da. Basajaunak bizirik omen inguruko bizilagunen imajinarioan. Progresoa azkar doa, baina mentalitate zaharraren elezahar eta sinismenak soseguz. Garrantzitsua izango da mundu mitologiko horrek nobelak izango duen protagonismoa.
Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.