Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ZAZPI URKATUAK
Título:
ZAZPI URKATUAK
Subtítulo:
Autor:
ANDREIEV LEONID NIKOLAIEVITX (JOSE MORALES ITZUL
Editorial:
ALBERDANIA - IRUN
Año de edición:
2006
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-96643-00-0
Páginas:
219
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
Colección:
VARIAS
13,55 € Comprar

Sinopsis

Zazpi urkatuak kontakizunean, auzitegi militar batek urkaturik hiltzera kondenatu dituen bost iraultzaileren eta bi gaizkile arrunten azken egunak kontatzen dizkigu. Heriotza-zigorraren eta Errusiako erregimen gupidagabearen aurkako aldarri zorrotza da. Andreievek labur-labur kontatzen du nola atxilotu eta epaitzen dituzten ministro bat hiltzeko atentatua antolatzen ari diren bost gizon-emakume. Gero, luze azaltzen du bost ekintzaileak eta bi gazkileak heriotzarako nola prestatzen diren espetxeko bakardadean. Hain zuzen ere, gertaera bera baino gehiago interesatzen zaio azaltzea gizakiak nola jokatzen duen horrelako egoera latz batean.

Ilunpeak
izeneko kontakizunean, berriz, polizia atzetik daukan ekintzaile bat prostituzio-etxe batean ezkutatzen da. Hor ezagutzen duen prostitutak koloka jartzen ditu iraultzailearen sinesmen ordu arte sendo guztiak, eta iraultzailearen izaerak bere bizimoduari buruzko gogoeta eginarazten dio prostitutari.

Espektroak kontakizunean, azkenik, egun gutxi batzuetan zoroetxe batean zer gertatzen den kontatzen digu Andreievek: zoroen, doktorearen eta erizainen arteko harremanak, zoroen izaera eta bakoitzaren zorotasuna, gizakiaren hondorik ilunenean arakatuz.