Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ZIRKULU POLARRAREN KOADRATURA
Título:
ZIRKULU POLARRAREN KOADRATURA
Subtítulo:
Autor:
LASA OYARBIDE, AITZOL
Editorial:
PAMIELA ARGITALETXEA
Año de edición:
2018
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-9172-076-8
Páginas:
128
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
13,00 € Comprar

Sinopsis

Matematikan, zientzietan eta hizkuntzan, gure ikasleek PISA froga egiten dute hiru urtez behin. Finlandiarrak goreneko postuetan egon ohi dira kanpo froga horietan, eta gurean, batek baino gehiagok galdetzen du zer egin ote dezakegun, gure ikasleek ere kalifikazio goren horiek lor ditzaten ebaluazio diagnostiko horretan: konparatu egin nahi dituzte Euskal Herria eta Finlandia, baina ez dakite nola, ezinezko problema bat dirudi.

Matematiketan, problema klasiko bat da zirkuluaren koadratura. Greziarrak ohartu ziren, lehenengoz, ezinezkoa dela zirkulu baten azalera bera izango duen karratu bat lortzea, erregela eta konpasa soilik erabiliz. Finlandia Baltikotik Zirkulu Polarrera hedatzen den lurraldea da, eta, akaso, ez du ikusteko handirik izango hegoaldeko latitudeetan eta Atlantikoaren itsasertzean dagoen Euskal Herri karratuarekin.

Finlandiar hezkuntzaren errealitatea eta historia Euskal Herrikoarekin alderatuz, irakurleak zenbait gako eta adibide aurkituko ditu liburu honetan, prentsan hezkuntzari buruz agertzen diren titular sentsazionalisten atzean ezkutatzen den egia argitzeko. Zirkulu polarra koadratzeko saiakera bat duzu hau, finean.

Otros libros del autor

HODEIETAN
Titulo del libro
HODEIETAN
LASA OYARBIDE, AITZOL