Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 artículos

en total 0,00 €

ZOONOMIA
Título:
ZOONOMIA
Subtítulo:
Autor:
ARRIEN ELORDI, NEREA
Editorial:
PAMIELA ARGITALETXEA
Año de edición:
2022
ISBN:
978-84-9172-291-5
Páginas:
112
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
En Stock
15,00 € Comprar

Sinopsis

«Atseginez, dibertimenduz eta plazerez irakurtzen den poema liburua da, tematikaren garapenak dinamika erakargarria duelako, eta estiloak naturaltasun eta edertasun minimalista.

Gaiari dagokionez, emazte/ama gaztearen hausnarketa ezberdinei ematen die bide, tartean kontziliazioa eta etxekolanen partekatzearen auziari, besteak beste. Sei ataleko egituran zehar, maitasunaren eta desioaren, gizon eta emakumeen erreturekin batera, familiaren eta haur haztearen nahiz eguneroko bizitzaren auziak jorratzen ditu ingenio, ironia eta umore fi nez, baina baita sakontasunez ere, liburuan oinazea, ukitu tragikoa eta benetakotasuna nabariak direnez.

Poetak bere barneko emozioen adierazpide bilakatzen ditu animaliak, bestiario pertsonal bat osatzeraino, tradizioaren, zientziaren, esperientzia kulturalaren eta hausnarketa pertsonalaren emaitza bihurtuz. Liburuaren gaiaren adierazbidea da piztiarioa, hortaz, eta «nire hezur arteko zootik ateratzen den emea» agertzea du xede nagusi.»

(Epaimahaiaren aktatik)