Castellano Euskera
Bai euskarari zerbitzua euskaraz Certificado de calidad ISO 9001

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

257 artículos

en total 5.136,33 €

ZORTZI UNIBERTSO
Título:
ZORTZI UNIBERTSO
Subtítulo:
Autor:
URKIZA A.
Editorial:
ALBERDANIA - IRUN
Año de edición:
2006
Materia
EUSKAL GAIAK
ISBN:
978-84-96643-37-6
Páginas:
440
Encuadernación:
BOLSILLO
Disponibilidad:
Sin Stock. Consultar Disponibilidad
Colección:
VARIAS
26,50 € Comprar

Sinopsis

ANA URKIZAri, euskal literatura, normaltasun eta modernotasun itxura eman nahi duen sistema oraindik heldu gabea dela iruditzen zaio, barruan harra bizi duen sagar berde erakargarria bezalakoxea.

Hori dela eta, zortzi idazle elkarrizketatu ditu, ARANTXA URRETABIZKAIA, MARIASUN LANDA, AURELIA ARKOTXA, LAURA MINTEGI, LOURDES OÑEDERRA, ITXARO BORDA, MIREN AGUR MEABE eta YOLANDA ARRIETA, bi helburu nagusirekin: egungo euskal literaturaren kanonean sartzekoak diren emakumezko idazleak badaudela jakitera ematea, eta euskal literaturaren kanonaren inguruan egonezina sorraraztea, ohikoak diren galderei ahotsa jarriz.

Ana Urkizak maisuki paratutako grabagailuaren aurrean idazle elkarrizketatuak biluztu egin dira. Zintzo agertu. Ez dute bertigorik sentitu. Gordin eta biribil bota dituzte egiak. Esateko aukera ikusi dutenean, ez dira isilik gelditu. Zortzi idazle hauek ez baitute, jada, isiltasun gehiago behar, isiltasunez aski inguratuta bizi izan direlako: kritika nahikorik eta argirik gabe, merezitako errekonozimendurik gabe, irizpide maskulinoen arabera egindako irakurketari esker etiketatuta...
 
Zorrotzak eta sarkorrak dira zortzi idazle hauengandik jasotako erantzunak. Bizitzaz gainezka dauden idazleen erretratu bikainak dira.         Indar handiko pertsona eta idazleen testigantzak. Irakurleari zirrara berezia sortuko diote bertoko aipamenek, anekdotek eta bizipenek.