TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
en total 0,00 €
Helburu horren abiapuntua guztiok bizi dugun errealitate hurbilenean kokatzen da. Interesatzen zaizkizu etxebizitzaren inguruan sortzen diren arazoak? Interesatzen zaizu ingurumenaren zainketa? Etxebizitza desberdinez osatutako eraikin batean bizi zara? Fakultatera etortzeko zure garraiobide propioa (autoa, bizikleta, motorra, patinetea) erabiltzen duzu? Jendearen egunerokotasunean, horrelako hamaika egoera edo galdera ager daitezke. Guztien erantzuna topatzeko tresnak emango zaizkizu irakasgai honetan, betiere eskuliburuaren irakurketa trinkoa eta bizitua eginez gero. Ziur izan hemen ikasiko duzun ia guztia berehala zeure bizitzan eta inguruan aplikatzeko parada izango duzula; beraz, zure eguneroko esperientzia eta eskarmentua baliatu beharko duzu klaseetan gai bakoitzaz jabetzeko eta, koherentziaz, azalduko diren tresna juridikoen baliagarritasuna erabiltzeko.